‘Stella Maris’

Ganbara faktoria
Noiz 2019/03/30 19:00
Non Arantzazuko basilikan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kantuan ospatu nahi du, nola bestela, 25. urteurrena Ganbara Abesbatzak. Eta kontzertu berezi batekin gainera. ‘Stella Maris’ du izenburua programak eta Arantzazuko ama birjilnari eskainitako emanaldia izango da. Hogeita bost urteko ibilbidean hainbat pieza eskaini izan dizkio Ganbara Abesbatzak ama birjinari, eta horietako ederrenak abestuko dituzte Arantzazuko basilikan: Ave virgo sanctissima (F. Guerrero), Ave Maria Stella (E. Grieg), Ave Maria (K. A. Memley), Salve Regina (J. Villa i Casañas)...

STABAT MATER-aren estrenaldia.
Kontzertuaren bigarren zatia ere oso berezia izango da. Iker Gonzalez musikagile zumaiarrak Ganbararentzat berariaz idatzitako Stabat Mater-aren estreinaldia izango baita. Hogeita bost minutuko obra da, korua eta pianoarentzat, latina eta euskara nahasten dituena testuetan. Stabat Mater-ak Golgota mendira eramango gaitu. Semea hiltzen ikusi duen Ama negarrez dago, eta testu liturgikoek Ama Birjinaren dolua deskribatzen duten bitartean, euskarazko olerkiak semea galdu duen amaren ahotsa izango dira, hasierako oinazetik amaierako itxaropenera iritsi arte.

Kontzertu berezia izango da, bai programagatik eta baita agertokiagatik ere. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta bertara joateko autobus zerbitzua (2€) egongo da; 18:15etarako herriko hiru geltokietan egon beharko da. Kontzerturako sarrerak (10€) Txokolateixan eta udalaren txarteldegi digitalean eskura daitezke.

Iturria: Kontzejupetik aldizkaria

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031