Sexberdinak

Antzerkia

2022-03-20T19:00:00+01:00 2022-03-20T19:00:00+01:00 2022-03-20T19:00:00+01:00
  • 2022-03-20T19:00:00+01:00 2022-03-20T19:00:00+01:00
  • Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Antzerkia

Ttantaka Teatroaren ekoizpena . Gure hizkuntzan egindako artea sustatu asmoz, Udalbiltzak sortutako 'Geuretik sortuak' programa

Sarrerak AGORTUTA

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Egileak: Kepa Errasti eta Telmo Irureta
  • Interpreteak: Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
  • Jantzitegia: Ana Turrillas
  • Argazkilaritza eta diseinu grafikoa: Mikel Martinez - Dock studio
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpena: Paola Eguibar eta Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal 71