Musikegunak: Txirula magikoarekin jolasean

Musika

2016-11-20T17:00:00+01:00 2016-11-20T17:00:00+01:00 2016-11-20T17:00:00+01:00
  • 2016-11-20T17:00:00+01:00  2016-11-20T17:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokian

Musika

Opera divertimento

W.A. Mozart (1756-1791)
TXIRULA MAGIKOA

OPERA DIVERTIMENTO
Andoni Barañano, Tenorra
Miguel Ribagorda, Eszea zuzendaria

OPERA DIVERTIMENTO
2000ko udaberrian, Ana Isabel Salomón sopranoak eta Andoni Barañano tenorrak erabaki zuten talde gazte, profesional eta kalitatezko bat sortzea: Opera Divertimento talde lirikoa, hasiera batean Belatrix deitu zena. Taldeak bere sorreratik izan zuen bokazio argi bat lirikaren mundu itxuraz zail eta ulertezina hurbiltzeko ikus-entzule guztiei, oro har, eta haurrei eta familiei, bereziki.
Oso garrantzitsua da nabarmentzea ezen, proiektu hau ahalik eta ikus-entzule kopururik handienera irits dadin, hiru hizkuntzatara egokitu dituela bere ekoizpenak: gaztelania, euskara eta katalana.

ANDONI BARAÑANO
Andoni Barañano tenorra Bilbon jaioa da.
Zuzenbidean lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), 1993an.
Kalifikaziorik onenak lortu zituen Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Bere ibilbidean zehar, ekoizpen ugaritan parte hartu izan du eta oraindik parte hartzen du: operak, errezitalak eta kontzertuak.

MIGUEL RIBAGORDA
Miguel Ribagorda eszena-zuzendaria Gasteizen jaioa da.
Madrilera aldatu zen, eta han interpretazioko, dramaturgiako eta eszena-zuzendaritzako ikasketak egin zituen.
Bere ibilbidean zehar, indartsu jardun izan du eta oraindik jarduten du ikuskizun liriko ugaritan: errezitalak, kontzertuak eta abar.

Sarrerak, 3,5 € (aurrez salgai http://bibe.me/)