- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/instant1ean
- "Nerabeak eta teknologi digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean"
- 2017-06-01T19:00:00+02:00
- 2017-06-01T19:00:00+02:00
"Nerabeak eta teknologi digitalak: erabilera arduratsu baterako bidean"
Hitzaldia
- 2017-06-01T19:00:00+02:00 2017-06-01T19:00:00+02:00
- Gaztelekuan
Hitzaldia
Laburpena: Teknologia digitalen erabilerak, abantaila ugari ekartzeaz gain, arrisku batzuen aurrean jartzen gaitu, ezinbestean, esate baterako: Ciberbullying-a, Sexting-a, edo Grooming-a, besteak beste. Teknologiaren erabilera desegokiei buruz hainbat ikerketa egin ondoren, jakin badakigu nerabe batzuk bereziki kalteberak direla arrisku horien aurrean, batzuetan arauak bete gabe eta erabilera-gomendioei kasurik egin gabe aritzen direlako. Horregatik, behar-beharrezkoa da guraso eta hezitzaileok esku hartzea, era hezitzailean, gazteek eta nerabeek Internet eta sare sozialak arduraz erabil ditzaten lortzeko.
I
Oñatiko Udalak parte hartzen du Instant1ean programan. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko zenbait udalekin garatzen duen “Kultura Digitala” ekimenaren barruan dago.
Zehazki, teknologia digitalaren eta, bereziki, sare sozialen erabilera egokia sustatu nahi du nerabeen artean, beren borondatez programari atxikitzen zaizkion Gipuzkoako gaztelekuen bitartez.
Instant1eanen ardatza argazkien eta bideoen lehiaketa da. Bertan parte har dezakete Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilek, bakarka edo taldean, eta “Instagram” sarea da egindako lanak erakusteko euskarria.
Oñatiko gaztelekuak parte-hartze aktiboa izan du programa honetan, eta dagoeneko 566 irudi aurkeztu dira lehiaketan. Emaitzak ekainaren 10ean emango dira jakitera.