Biznaga, Perlata eta Motz taldeak zuzenean

Musika

2023-01-28T22:00:00+01:00 2023-01-28T22:00:00+01:00 2023-01-28T22:00:00+01:00
  • 2023-01-28T22:00:00+01:00 2023-01-28T22:00:00+01:00
  • Gaztelekua

Musika

Punka modu pertsonalean interpretatzen duten hiru talde izango ditugu Verdury Hall-Gaztelekuan

Sarrerek aurrez 8€ balioko dute, egunean leihatilan 10€

BIZNAGA
Alvaro, Jorge, Pablo eta Milki dira Madrilen finkatutako talde honen kideak.
Bremen No Existe izeneko beraien azken lana aurkezten izango dira Oñatiko Verdury Hall-ean. Melodia itsaskorrak, ondo zaindutako diskurtsoa eta beraien jarrera dira taldea definitzeko modurik onenak. 4 diska kaleratu dituzte orain arte: Centro Dramático Nacional (2014), Sentido del Espectáculo (2017), Gran Pantalla(2020) eta aurretik aipatutako Bremen No Existe (2022). Punk-rocka eta post-punka bere gordintasun osoan.

PERLATA
Maialen, Ane, Jaione eta Txerrak osatzen dute gaur egun trintxera kuir-punk hau. Inoren lurraldekoak, norabide bila abesten dute eta horrela galtzen dira. Musika zuzena, kurba eta bazterretatik egindakoa, etenik gabeko gudan, normaren kontra. 4 diska kaleratu dituzte orain arte: Nondik Hasi (2017), Urrezko Kaiola (2018), Duguna Esateko (2020) eta Zarata (2022), azken hau, The Dillingers taldearekin batera.

MOTZ
Joseba, Pasku, Txebi , Imanol eta Txirlik osatzen dute taldea eta ia betiko punka, ia betiko rocka eta beraiek ondo baino hobeto menperatzen duten rollo ona dira taldea definitzeko modurik aproposenak. Motzen ibilbidea laburra izan arren, eszenatokiez denbora luzez gozatu izan dute Oñatiko 5 pajaro hauek; besteak beste, Ixilik, Drakes, Sospechosos, CC627, Larru Beltzak eta Golpe de Estado taldeetan ibilitakoak baitira. Lehen aldiz izango dira proiektu berri honekin Verdury Hall-Gaztelekuan.

Testua: Gaztelekua