"Etorkizuneko gobernantza eredua eta espazioa" Musika eskolari buruzko lanketa saioa

solasaldia

2022-01-28T18:30:00+01:00 2022-01-28T18:30:00+01:00 2022-01-28T18:30:00+01:00
  • 2022-01-28T18:30:00+01:00 2022-01-28T18:30:00+01:00
  • Eltzia eraikineko 3. solairua

solasaldia

Musika eskolaren etorkizuna marrazteko lanketa saioa

Udalak Hiritik At enpresa kontratatu zuen, musika eskolaren egungo egoera aztertu eta etorkizunera begirako hausnarketa estrategikoa bideratzeko.

Helburua da, Oñatiko musika eskolak etorkizunean izan beharko lituzkeen zerbitzuak, eskaintza pedagogikoa eta kudeaketa ereduaren inguruko gogoeta egitea, eta behar horiei egokien erantzungo dien kokalekua aukeratzea eskolarentzat.

Hiritik At enpresak hainbat elkarrizketa egin ditu udaleko nahiz musika eskolako hainbat ordezkarirekin, eta musikaren arloan esperientzia duten herritar ezberdinekin, eta, dagoeneko, idatzi du musika eskolari buruzko diagnostiko-txostena, lau ardatzen arabera: Zerbitzuak, Proiektu pedagogikoa, Gobernantza eredua eta Espazioa edo kokalekua.

Orain, diagnostiko hori herritarrekin partekatzeko unea iritsi da, eta horretarako bi lanketa saio antolatu dira, herritar guztiei irekiak. Saio bakoitzean bi gai jorratuko dira.


 LANKETA SAIOAK
URTARRILAK 19, ASTEAZKENA, 18:30ean
'Etorkizuneko zerbitzua eta proiektu pedagogikoa'

URTARRILAK 28, OSTIRALA, 18:30ean
'Etorkizuneko gobernantza eredua eta espazioa'