Kontzertua Organoa eta Ahotsa

Musika

2022-06-12T19:00:00+02:00 2022-06-12T19:00:00+02:00 2022-06-12T19:00:00+02:00
  • 2022-06-12T19:00:00+02:00 2022-06-12T19:00:00+02:00
  • San Migel Parrokian

Musika

Francisco Madina musika konposatzailearen omentzeko musika zikloa - Musikegunak 2022

Aitor Olea organo jotzaile durangarrak eta Amaia Azpiazu abeslari oñatiarrak eskainiko dute kontzertua. Buenos Airesen eta Ameriketako Estatu Batuetan idatzitako piezak jo eta abestuko dituzte.

Ekainaren 12an izango da lehen kontzertua eta uztailaren 3an, auzoko jaien bueltan, haren kantuak abestuko ditu Oñati abesbatzak Zubillagako ermitan egingo den mezan. Urriaren 9an Bidaurretan egingo du emanaldia Oñati abesbatzak Mirengu Plazaolaren gidaritzapean eta hil horren 16an, berriz, disko aurkezpena egingo dute, Esteban Urzelai oñatiarrak zuzenduko duen Suhar abesbatzarena. Horren aurretik, ziurrenik, mahai inguru bat ere egongo da.
Ganbara Faktoriako Hots eta Ganbara abesbatzek ere hartuko dute parte Aita Madina omentzeko egitarau honetan. Azaroan izango da hori. Arrasateko Txorbela otxoteak ere emanaldia egingo du Aitor Olearekin batera, baina data hori zehaztu barik dute oraindik.
Kontzertuetako sarrerak bost euro balioko dute eta ohiko tokietan eskura ahal izango dira.

Sarrerak, 5 euro