Gure seme-alaben sexualitatea. Aniztasun afektibo sexuala, erotika eta pornografia

Tailerra

2022-03-07T18:15:00+01:00 2022-03-07T18:15:00+01:00 2022-03-07T18:15:00+01:00
  • 2022-03-07T18:15:00+01:00 2022-03-07T18:15:00+01:00
  • Euskaldun berria gela (Bidebarrieta kalea 18)

Tailerra

Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek osatutako lan-mahaiak antolatuta

Garrantzitsua da gurasoak presente egotea gure seme-alaben garapena laguntzeko handitzen doazen heinean. Nerabezaroan, sexualitatea dugu landu beharreko gai klabe bat, baina askotan ez dakigu nondik heldu gaiari.

Hiru saio izango dituen tailer honetan aniztasun afektibo sexualaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira lehen saioan, norbere gorputza, identitatea, adierazpena eta desiraren barne existitzen diren aukeren ezagutza landuz.

Bigarren saioan modu praktikoan eta adibideen bitartez landuko da gaia, klabe batzuk emanez etxeetan aniztasunaren trataera landu ahal izateko.

Azken saioan erotika eta pornografiaren gaiak landuko dira. Gaur egun pornografia eta praktika sexualek taboo bat izaten jarraitzen dute eta interneten sorrerak pornografia edonorentzat eskuragarri bihurtu du. Horren ondorioz, askotan nerabeen heziketa sexual bakarra bihurtu da eta web gune horietan ikusten dutena ikasi eta burutzen dute. Pornografiaren mitoak eta errealitateak landuko dira; alderdi negatiboak, baina baita positiboak ere aztertuz.

  • Dinamizatzailea: Gehitu elkartea.
  • Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara.
  • Datak:
    Martxoak 7.
    Martxoak 14.
    Martxoak 21.
  • Ordua: 18:15.
  • Tokia: Euskaldun berria gela.

 

OHARRAK:

  • Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bide hau erabili behar duzue:

 Izena emateko epea martxoaren 3an amaituko da. Plaza mugatuak.