27. Torreauzo Krosa

Kirola

2026-06-28T10:30:00+02:00 2026-06-28T10:30:00+02:00 2026-06-28T10:30:00+02:00
  • 2026-06-28T10:30:00+02:00  2026-06-28T10:30:00+02:00
  • Torreauzo auzoan

Kirola

Abixaran taldeak eta Eraun Torreauzo auzo elkarteak antolatuta

Ohiko ibilbidean –Etxe Aundi eta Olate arteko joan-etorria (7,5 km)

Antolakuntzaren mezua:

  • Izena emateko bide bakarra: www.herrikrosa.eus
  • Izen-ematea zabalik dago, baina epearen arabera kuota garestitu da:
    . 12 euro, ekainaren 26ko 22:00ak arte.
    . 18 euro, ekainaren 28ko 9:00ak arte.
  • Plazak mugatuak dira –300 korrikalari
  • Dei edo gonbite berezia luzatzen diegu emakumeei lasterketan parte hartzera (horixe baita Abixaran antolatzaile taldekoen helburuetako bat, alegia, emakumeen parte hartzea urtetik urtera areagotzea).
  • Taldetan izena ematera animatzen ditugu partaideak (3 lagun gutxienez). Amaieran opariak zozketatuko dira izena ematen duten taldeen artean.
  • Kirolaren balio integratzailea ere aldarrikatzen da Torreauzon, eta horren erakusgarri da mugikortasun mugatua duten pertsonen partaidetza. 
  • Amaieran luntxa eta opari zozketa egingo da, sari banaketarekin batera.