Aitzuloko begia, familientzat txango gidatua

Mendi ibilbidea

2024-05-19T10:00:00+02:00 2024-05-19T10:00:00+02:00 2024-05-19T10:00:00+02:00

Mendi ibilbidea

Arantzazuko parketxeak antolatuta

Aizkorri-Aratz natura-parkean kareharrizko erlaitz, amildegi eta kobazulo zoragarriak ezkutatzen dira. Horien artean dago Aitzulo, Gipuzkoako fenomeno natural zirraragarrienetariko bat. Baina nola sortu da Aitzulo? Gezurra badirudi ere, ura izan da gaur egun ikusi dezakegun formazio geologiko berezi hori sortu duen artista nagusia. Oraindik ingurune hau ezagutzen ez duzula? Bada, aukera paregabea duzu Aitzuloko begia eta bere inguruez gozatzeko, Arantzazuko parketxetik antolatutako ibilbide gidatuan.

Goizeko 10:00etan elkartuko gara Arrikrutzeko parkina pasatu eta kilometro eta erdira errepidearen ezkerreko aldean dagoen aparkaleku batean (izena ematerakoan zehaztasun gehiago emango dira). Txangoak zailtasun baxua du eta hiru ordu eta erdiko iraupena, azalpenak barne, 13:30ean amaituko da. Derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea. Txangoaren prezioa 6 €koa izango da eta 12 urtetik beherakoentzat 4 €koa.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko:
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
943 78 28 94 / 699 33 51 83
www.gipuzkoanatura.eus