- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/protokoloaren-aurkezpena
- Protokoloaren aurkezpena
- 2019-05-16T18:00:00+02:00
- 2019-05-16T18:00:00+02:00
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko protokoloaren aurkezpen publikoa
Protokoloaren aurkezpena
- 2019-05-16T18:00:00+02:00 2019-05-16T18:00:00+02:00
- Udaletxeko areto nagusian
2019ko otsailean udalbatzak Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko protokoloa onartu zuen. Protokolo hau Oñatiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintzaren arteko lankidetzan eratu da, eta horiek izango dira, hain zuzen, martxan jartzeaz arduratuko diren erakundeak. Dena den, indarkeria matxistaren prebentzio, detekzio eta arretan berebiziko garrantzia hartzen dute Oñati bezalako herri batean, herriko bizitzaren parte diren elkarte, erakunde eta bizilagunak. Guztiok izan gaitezke era batera edo bestera eragile aktiboak, eta horregatik, bakoitzaren eragite esparrua definitu eta protokoloaren gaineko informazioa zabaltzeko bilera bat deitu nahi dugu.
- Nori luzatzen diogu deialdia? Elkarteetako ordezkariei eta norbanakoei
- Noiz izango da bilera? Maiatzaren 16an, osteguna, 18:00etan
- Non izango da? Udaletxeko pleno aretoan
Susana Manzanedo Aketxek gidatuko du Saioa, Sortzen kontsultoriako kidea, indarkeria matxistan aditua eta Oñatiko protokoloaren eraketa prozesuaz arduratu dena.