“Euskara eta natura txirikordatuz”

Hitzaldia

2022-05-04T19:00:00+02:00 2022-05-04T19:00:00+02:00 2022-05-04T19:00:00+02:00
  • 2022-05-04T19:00:00+02:00 2022-05-04T19:00:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Hitzaldia

Gure faunari eta florari begira: ornodunak liburuan oinarritutako hitzaldia, Eñaut Agirre Goia eta Iñaki Sanz-Azkue . Liburutegiak antolatuta

Eñaut Agirre Goiak (filologoa) eta Iñaki Sanz-Azkuek (biologoa), Dobera euskara elkarteko eta Aranzadi zientzia elkarteko kideek, argitaratu berri dute «Gura faunari eta florari begira: ornodunak» liburua.

Bi hernaniarrek 300 orrialdeko liburu mardula idatzi dute, eta bertan, 150 espezie deskribatzen dira, fitxaz fitxa, bost taldetan: arrainak, anfibioak, narrastiak, txoriak eta ugaztunak. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira: guztira, euskarazko 600 izenetik gora.

Hizkuntzak eta naturak bat egiten dute liburu honetan. Euskaraz ulertu beharreko liburua da, euskaraz kontatua delako. Euskalkiek ere leku berezia dute liburuan, beste herri batzuetako aipamenak ere eginez, euskal literatura historikoan esan direnak ekarriz…

Hitzaldiak gutxi gorabehera ordubete iraungo du.

Oharra: Dohako sarrerak
www.oñati.eus edo Txokolateixan