Auzoko
-
● 1.taldea: asteazkenetan, 15:00etatik 16:30era.
● 2.taldea: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. - 688651205
- onatikoauzoko@gmail.com
- Larraña auzoa 16
-
Izaro Saiz - Auzokoko dinamizatzailea
.- وہ پل جو الجسر الذي يجمعنا من خلال اللغة الباسكية - Informazioa ARABIERAz
.- ہمیں ایوسکیرا زبان سے جوڑتا ہے - Informazioa URDUeraz
Auzoko, Oñatiko 16 urtetik gorako herritarren topalekua da, herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen duena. Pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskararen mundura hurbildu nahi duten herritarrei harrera egitea eta herritarren arteko elkarbizitza osasuntsua sustatzea du xede.
NORK HARTU DEZAKE PARTE?
Auzokon, herritar orok hartu dezake parte. Euskara erdigunean duen egitasmoa izanik, parte hartzaileen artean bi rol nabarmentzen dira:
● Auzotarrak: euskaraz bizi edota euskara menperatzen duten herritarrak.
● Auzokideak: euskarara gerturatu, euskara ikasi edota landu nahi duten herritarrak.
Biek ala biek jokatzen dute oso rol aktibo eta garrantzitsua egitasmoan; parte hartzaile orok du zer ikasi eta zer eskaini.
FUNTZIONAMENDUA
Egun, Auzokon bi talde daude martxan eta talde bakoitza astean behin elkartzen da ordu eta erdiz ELTZIA eraikineko (Larraña auzoa, 16) 3.solairuan:
● 1.taldea: asteazkenetan, 15:00etatik 16:30era.
● 2.taldea: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
Saioetan oinarrizko hiztegia eta egunerokotasunerako erabilgarriak izan daitezkeen hitz edo esaldiak ikasten eta lantzen dira jolas eta dinamika desberdinen bitartez.
Auzokoko parte hartzaileen eta herriko gainontzeko eragile eta norbanakoen arteko harreman sareak sustatu eta sendotzeko asmoz, hilabetean behin ere ekintza osagarri bat gauzatzen da (mendi irteerak, argazkilaritza saioak, dantza ikastaroak, etab.)
NOLA EMAN IZENA?
Parte hartzea guztiz doakoa da eta hainbat modutara egin daiteke:
● Telefonoz edo WhatsApp-ez: 688 65 12 05 (Izaro Saiz - Auzokoko dinamizatzailea)
● Idatziz: onatikoauzoko@gmail.com helbide elektronikora edo @auzokoonati Instagram kontura.
● Presentzialki: asteazkeneroko saioetara gerturatuta (Larraña Auzoa, 16 - Eltzia eraikina, 3.solairua).