“Onaro”, Oñatiko telekomunikazio operadorearen aurkezpena

Aurkezpena

2021-06-30T18:00:00+02:00 2021-06-30T18:00:00+02:00 2021-06-30T18:00:00+02:00
  • 2021-06-30T18:00:00+02:00 2021-06-30T18:00:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Aurkezpena

Udalak ONARO izeneko telekomunikazio operadorea sortu du, Internet banda zabala herritar guztien eskura jartzeko helburuarekin.

Udalak supernodo bana instalatu du Belarren eta kanposantu inguruan, eta horri esker 30Mb/30Mb-eko konexioa bermatuko die landa auzoetako etxe ia guztiei, irrati-lotura bidez. Herrigunean berriz, 100Mb/100Mb-eko abiadura errealeko konexioa (gutxienez) bermatuko du udalak, zuntz simetriko bidez.

Interneteko sarbidea gaur egun oinarrizko zerbitzua bilakatu da, udalaren ustez, eta alde horretatik herrian dauden gabeziei konponbidea eman nahi die udalak, herritarren beharrei herritik erantzunez, eta arreta zuzena, gertukoa eta engainurik gabea eskainiz. Gainera, ONAROk eskaintzen dituen zerbitzuak eta tarifak kontuan hartuz, urtean 300 bat euro aurrezteko aukera izango dute herritarrek.

Iturria: Udal buletina