Mugikortasun-neurketa eta azterketak
Eskola-inguruneen azterketa
Urtea: 2015
Deskribapena: Mugikortasun-ohituren diagnostikoaz gain, Oñatiko kaleen azterketa burutu zen eta haurren, gurasoen eta teknikarien analisiak bildu ziren, bide-segurtasun eta irisgarritasun aspektuak aztertu ziren batez ere.
Helburua: Espazio publikoaren analisia egitea, bide-segurtasun eta irisgarritasun arazoak antzemanez, arazo hauek haurren autonomia eta bide-segurtasuna baldintzatzen baitute sarritan. Hausnarketa komunitarioa egitea eskolako bidearen gaiaren inguruan.
Ikasleen mugikortasuna
Urtea: 2016, 2021
Deskribapena: Oñatiko ikasleen eskola-mugikortasunaren aldian-aldian burutzen da (2016 eta 2021 urtean egin da), bilakaera aztertu eta indargune eta ahulguneak identifikatzeko.
Helburua: Eskola-mugikortasunaren ezaugarriak neurtzea, jasangarritasun, aktibotasun eta autonomia mailen bilakaeraren ebaluazioa egiteko.
Ikastetxeetako irakasle eta langileen lanerako mugikortasuna
Urtea: 2021
Deskribapena: Ekintza honen bidez ikastetxe bakoitzera lanera joaten diren pertsonen mugikortasuna nola garatzen den aztertu zen.
Helburua: Neurketa egitea, aurrera begira ikastetxeetan neurriak aplikatu nahi badira ere abiapuntu bezala balio dezan.
Nerabeak eta bizikleta
Urtea: 2022
Deskribapena: Oñatin bigarren hezkuntzako ikasleei egindako inkesta baten bidez, ikastetxera bizikletaz mugitzeko eguneroko pertzepzioak eta ohiturak aztertu dira. 520 pertsonak parte hartu dute genero ikuspegia duen azterlan honetan.
Helburua:Oñatiko bigarren hezkuntzako ikasleek bizikleta garraiobide gisa erabiltzean dituzten ohiturak eta balorazioak ezagutzea eta zailtasunei buruzko ezagutzan sakontzea. Erabileran egon daitekeen genero-arrakala aztertzea. Gazteek hirian garraiobide horren erabilera hobetzeko egiten dituzten proposamenak ezagutzea, eta sexuaren arabera lortzen diren balorazioen desberdintasunei eta aniztasunari buruz hausnartzea. Ikastetxeetan abian jarritako neurrien balorazioa ezagutzea.
Airearen kalitatea eskola-ingurune eta espazio publikoetan
Urtea: 2024-2025
Deskribapena: 2024-2025 ikasturtean, Bagabiltz proiektuaren baitan ikerketa bat garatu da, herritarren zientziaren metodologia erabiliz: Oñatiko ikastetxe-inguruneetako eta espazio publikoetako airearen kutsadura mailak aztertu dira.
Lehen hezkuntzako ikasleen parte-hartzearekin, Karbono Dioxidoaren (NO2) mailak erregistratzen dituzten hodi pasiboak edo dosimetroak jarri dira. Kutsatzaile nagusietako bat da NO2, gure osasunari eragiten dio eta trafikoak sortzen du gehienbat.
Guztira 25 neurketa-puntu jarri dira, 8 ikastetxe (lehen eta bigarren hezkuntza) eta plazak edo kaleak betetzen dituztenak. Laborategi homologatu batean laginak aztertu ondoren lortutako emaitzak Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean aurkeztu dira. Ondorio gisa, ikastetxe guztiek EBko legeriak 2023ra arte gomendatutakoak baino kutsadura-maila txikiagoak dituzte. Era berean, aztertutako 8 datuetatik 6k OMEk osasunerako segurutzat jotzen dituenak baino datu hobeak dituzte. Laburbilduz, emaitza orokor onak eta baita hobetzeko tartea eskola-inguruneetan.




