“Non dira Pottokak” bisita berezia

Bisita gidatua

2025-07-27T11:00:00+02:00 2025-07-27T11:00:00+02:00 2025-07-27T11:00:00+02:00
  • 2025-07-27T11:00:00+02:00  2025-07-27T11:00:00+02:00
  • Pottokalekun

Bisita gidatua

Arantzazu Parketxeak eta Pottokalekuk (Pottokaren Interpretazio Zentroa) elkarlanean antolatuta

Pottokak ezagutu, orraztu eta hauen gainean ibiltzeko aukera Pottokalekun

Ba al zenekien pottokei mamuten garaiko zaldiak deritzela? Paleolito garaitik gaurdaino euskal lurraldea habitatu duen zaldirik zaharrenak ditugu hauek. Orain gutxira arte ia galzorian ere egon den arraza horrek gure herriarekin izandako elkarbizitza luzearen ondoren uste baino aztarna gehiago utzi dizkigu gure kulturan, egunerokoan, ohituretan etab.

Goizeko 11:00tan hasiko da jarduera Pottokalekun (Arantzazu), Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean. Saioaren lehen zatian pottoken inguruko azalpen dinamiko bat emango da haien historia zein bitxikeriak ezagutzeko eta izaki horiek protagonista dituen euskal kondaira batekin emango zaio segida.

Jarraian, Pottokaleku zentroan bizi diren pottokak ezagutzeko aukera izango da, hauekin kontaktua egin eta pottokak orraztu, laztandu, jaten eman, uhalak jarri edota berauek gidatzeaz gainera, etxeko txikiek gainean ibiltzeko aukerarekin borobilduko dute goiza.

Lekua: Pottokaleku.
Iraupena: 2 ordu inguru
Prezioa: 17 € / 3-12 urtekoak: 13 €
Aurrez izena eman behar da, lekuak mugatuak dira. Oinetako aproposak ekartzea gomendatzen da.