Misterioari dario, gizakia gogoeta-bidean

Ekitaldia

2015-11-14T18:00:00+01:00 2015-11-14T18:00:00+01:00 2015-11-14T18:00:00+01:00
  • 2015-11-14T18:00:00+01:00 2015-11-14T18:00:00+01:00 - 2015-11-14T19:00:00+01:00 2015-11-14T19:00:00+01:00
  • Gandiaga topagunea (Arantzazu)
  • 943 716575

Ekitaldia

Ekitaldia, diziplina artistiko desberdinen, marrazki, musika eta poesiaren bategitea izango da. Emanaldian, Josu Maroto marrazkilariak, Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-jotzaileak eta Andoni Salamero poetak hartuko dute esku.

  “Misterioari dario” ekitaldi berezia eta hunkigarria da, zeinetan hiru diziplina artistiko -marrazkia, musika eta hitza- bakarrean uztartzen diren. Lau sortzaile jardungo dira ikuskizun bitxi honen hariak ehotzen: Josu Maroto marrazki-lanetan, Pello Ramirez biolontxelista, Jon Goenaga piano-jotzailea eta Andoni Salamero poesia errezitatzen. Artisten hitzetan, “Misterioari dario” emanaldia “Biziari egindako goraipamena edo gorespena da, barruak, bizidun bakoitzari egindako kantu zintzoa. Biziaren aurrean, bizidun bakoitzak izaten dituen galdera existentzial asko aurkezten dizkio ikusleari, sarri presaren zurrunbiloan, egunerokotasunean murgilduta erantzun nahi ez ditugun galderak. Honako esperientziaren bidez, lau sortzailek, hurbiltzen den ikusleriarekin batera, hurbileko barne-esperientzia hori izaten lagunduko dute, giro bildu, atsegin eta lasaian”.

  Emanaldirako sarrera, euskara hutsean egingo dena, doakoa izango da, eta 120 lagunentzako lekua prestatuko da. Bertaratuko diren lagunek etorriko direla baieztatzea gomendatzen da 943 716575 telefono-zenbakira deituz edo info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora mezua idatziz.