Dirulaguntzak ematea arautzen duen Ordenantza Orokorra

Ekarpenak egiteko epea:

2025eko uztailaren 23ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Gaur egun Oñatiko Udalak badu udal-diru- laguntzak emateko araudi bat, eta araudi hori berrikustea eta eguneratzea komeni da. Beraz, uste dugu udal-dirulaguntzak emateko ordenantza orokor bat onartzeak honako hauek erraztuko dituela:
- Dirulaguntzak emateko prozesua argitu eta zehaztea.
- Udal sailen artean dirulaguntzak emateko prozesua homogeneizatzea eta bateratzea, eskaeren prozesuari, onuradunen betebeharrei eta dirulaguntzen justifikazioari dagokienez.
- Araudi oso bat onartzea, urteko deialdia sinpleagoa eta errazagoa izan dadin.
- Ordenantza legezko eskakizunetara egokitzea, gardentasunari, finantza-kontrolari eta zehapen- araubideari dagokienez.

Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den

Ordenantza berria da, dirulaguntzen arloko araudia betetzeko sortutakoa.

Arauaren helburuak

Udal-araudi berri bat onartu nahi da, aurreko araudia indargabetu eta ordezkatuko duen araubide oso eta integral bat.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Toki-erakundeen araugintza- edo erregelamendu- ahalaren adierazpenak dira toki-ordenantzak eta erregelamenduak. Beraz, erreferentziazko gaiaren araudia garatzeko Udalak duen aukera arautzaile bakarra dira, hargatik eragotzi gabe oinarrietan arautu daitekeena.

Dokumentuak

Alkate Dekretua, 1144 zenb.