"Gazta Zati Bat" dokumentala

Aurkezpena

2012-06-27T19:00:00+02:00 2012-06-27T19:00:00+02:00 2012-06-27T19:00:00+02:00
  • 2012-06-27T19:00:00+02:00 2012-06-27T19:00:00+02:00 - 2012-06-27T20:30:00+02:00 2012-06-27T20:30:00+02:00
  • Kultur etxea

Aurkezpena

Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala. Dokumentalarekin batera Angel Oiarbidek proiektuari buruzko azalpenak emango ditu.

  Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.

  Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

  Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.

  Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.

  Historiaren "making off"-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat.