- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/margolanak-ikusgai
- “Marrazketa eta Pintura artistiko tailerreko” lanen erakusketaren azken eguna
- 2023-06-11T18:00:00+02:00
- 2023-06-11T20:00:00+02:00
- Haur eta gaztetxoentzat udalak antolatzen duen pintura ikastaroan egindako lanak egongo dira ikusgai ekainaren 11ra arte
“Marrazketa eta Pintura artistiko tailerreko” lanen erakusketaren azken eguna
Erakusketa
- 2023-06-11T18:00:00+02:00 2023-06-11T18:00:00+02:00 - 2023-06-11T20:00:00+02:00 2023-06-11T20:00:00+02:00
- Kultur etxeko erakusketa-gelan
Erakusketa
Oñatiko Udaleko Kultura Sailak sustatuta eta Mayra Jimenez irakasleak zuzenduriko pintura eta adierazpen artistiko tailerreko lanen erakusketa izango da Kultur Etxean.
Erakusketa, 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteen lanekin osatuta dago. Ikasturtean zehar hainbat teknika landu eta ezagutu dituzte ikasleek. Marrazketari dagokionez, adibidez, arkatzak, tinta, pastelak, ikatza,…eta margo teknikei dagokionez: akuarela, akrilikoa eta oleoa bezalako teknikak.
Erakusketan ipini beharreko lanak Gabonetan hasi ziren lantzen, eta hauek akrilikoz eta oleoz egindako lanak dira batik bat.
Erakusketa Ikusgai egongo da:
Maiatzak 29tik ekainak 11 bitartean.
Ordutegia: 18:00-20:00