“Marrazketa eta Pintura artistiko tailerreko” lanen erakusketaren azken eguna

Erakusketa

2024-06-16T18:00:00+02:00 2024-06-16T18:00:00+02:00 2024-06-16T18:00:00+02:00
  • 2024-06-16T18:00:00+02:00  2024-06-16T18:00:00+02:00 - 2024-06-16T20:00:00+02:00  2024-06-16T20:00:00+02:00
  • Kultur etxeko erakusketa-gelan

Erakusketa

Haurren adierazpen artistikoa ikusgai Oñatiko Kultur Etxeko erakusketan ekainaren 16ra arte

Oñatiko Udaleko Kultura Sailak sustatuta eta Mayra Jimenez irakasleak zuzenduriko pintura eta adierazpen artistiko tailerreko lanen erakusketa izango da Kultur Etxean.

Erakusketa, 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteen lanekin osatuta dago. Ikasturtean zehar hainbat teknika landu eta ezagutu dituzte ikasleek. Marrazketari dagokionez, adibidez, arkatzak, tinta, pastelak, ikatza,…eta margotzeari dagokionez: akuarela, akrilikoa eta oleoa bezalako teknikak.

Erakusketan ipini beharreko lanak Gabonetan hasi ziren lantzen, eta hauek akrilikoz eta oleoz egindako lanak dira batik bat.

Erakusketa Ikusgai egongo da:
Ekainak 3-16.
Ordutegia:18:00-20:00