Bisita gidatuak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

Bisita gidatua

2024-06-05T10:00:00+02:00 2024-06-05T10:00:00+02:00 2024-06-05T10:00:00+02:00
  • 2024-06-05T10:00:00+02:00  2024-06-05T10:00:00+02:00
  • Ibarra Zelaia, 4
  • 943 415 060

Bisita gidatua

Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ekainaren 5an, Artxiboen Nazioarteko Astea ospatzeko 4 bisita gidatu antolatuko dira Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan: goizean bi (10:00 –euskaraz- eta 12:00 –gaztelaniaz-) eta arratsaldean beste bi (16:00 –gaztelaniaz- eta 17:30 -euskaraz).

Bisita bakoitzean, gehienez, 20 laguneko taldea izango da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Bisitaldian dokumentuen zaharberritze-jardueraren azalpen praktikoa emango da.

Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, telefonoz deituz (943 415 060), 8:30etik 14:30era, edo posta elektronikoz idatziz (ahpg-gpah@gipuzkoa.eus).