“30 emakume ahaztezin” erakusketa

Erakusketa

2021-07-19T17:30:00+02:00 2021-07-19T17:30:00+02:00 2021-07-19T17:30:00+02:00
  • 2021-07-19T17:30:00+02:00 2021-07-19T17:30:00+02:00 - 2021-07-29T20:00:00+02:00 2021-07-29T20:00:00+02:00
  • Kultur etxeko erakusketa gelan

Erakusketa

Emakundek sortutako erakusketa emakumeek gure historiari egindako ekarpena nabarmentzeko . Uztailaren 19an, astelehena, 17:30ean, izango da irekiera Oñatiko Kultur etxeko erakusketa gelan.

Erakusketak Elena Ciordia artistaren hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.

Emakundek argitaratutako "30 emakume zahartezin-30 mujeres inolvidables" liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.

Erakusketa uztailaren 19tik 29ra ikusi ahal izango da Oñatiko Kultur etxeko erakusketa gelan.