Euskaltegia

Card image cap
  • Eskolak goiz eta arratsaldez ematen dira eta, ahal den neurrian, ikasleen beharrei egokituta antolatzen dira. Normalean ordutegi hauetan:

    • Goizez: 09:00etatik 11:00etara
    • Arratsaldez: 15:00etatik 16:30era eta 18:00etatik 20:00etara

     

    Bulegoko ordutegia

    Astelehenetik ostegunera:

    • Goizez: 09:00-13:00
    • Arratsaldez: 16:00-18:30
    • Udako ordutegia: 9:00-13:30

    Eta ostiraletan goizetik bakarrik.

  • 943782496
  • euskaltegia@onati.eus
  • Bidebarrieta kalea, 18-behea
Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegia

Oñatiko Udal Euskaltegiaren funtzio nagusia da eskolak ematea pertsona helduei – 16 urtetik gorakoei –  euskaldundu, edota, alfabeta daitezen. 1984ko irailean sortu zen eta 1988 ezkero ‘Bedita Larrakoetxea’ izena dauka. 

Ikastaroak

Euskalduntzeko eta alfabetatzeko klaseak ematen dira, ondorengo titulu hauek lortzeko:

  • HABEren A1, A2, B1, B2, C1 (lehengo EGAren parekoa) eta C2 edo 4. maila.

48/2009 dekretuaren arabera, euskararen alorrean lan egiten duten erakundeek emandako euskara-egiaztagiriak baliokideak dira.

Hauez gain, ikastaro bereziak ere ematen dira dendari, etorkin (aisa), enpresetako langile, eskoletako maisu-maistrak, zaintzaileentzat eta tabernari nahiz dendarientzat …                      

Eskola guztiak aurrez aurre ematen dira.

Ordainketa eta beka-sistema

Ikasleek urte osoko matrikula ordaintzen dute bi zatitan: lehenengoa kurtsoa hasi eta hamabost egunetara, eta bigarrena, Gabonak aurretxoan.

Kurtso bukaeran diru horren zati bat berreskuratzeko aukera dute, Udalak ezarritako beka-sistemaren baldintzak betez gero.

Udal Euskaltegiko zerbitzuagatiko tasak, hobariak eta salbuespenak ikusteko jo Udal zerga Ordenantzara