Ikastaroak

- 943780353
- kultura.idazkaritza@onati.eus
-
Ikastaroei buruzko informazio osagarria
Haur, gaztetxo eta helduei zuzenduriko hainbat ikastaro finko antolatzen dira azarotik ekainera bitartean:
Haur eta gaztetxoendako pintura ikastaroak, hiru adin tarte: 6-8 urte (LH 1, 2 eta 3), 9-13 urte (LH4, 5 eta 6; DBH1 eta 2) eta 14-18 urte (DBH3 eta 4 / Batxiler 1 eta 2).
Helduak:
- Pintura ikastaroak.
- Eskulan dekoratiboak .
- Patchwork, Hardanger, Myreska, Ajoureta, Mallorquin eta Richellier ikastaroa.
Izen-ematea
Epea: ITXITA
Onartuen zerrenda
Urriak 26, arratsaldean, Kultur Etxeko harreran eta udaleko web gunean.
Eskainitako plazak baino jende kopuru handiagoak izena emango balu, aukeraketa zozketa bidez egingo da.
Tasak
Urtero berritzen den Ordenantza Fiskaletan zehazten dira.
• Nagusiak: 80,12 €
• Adingabekoak: 58,65 €
Onartuen zerrenda kaleratzean, Udalak dagokion tasa aplikatuko du emandako kontu korrontean.
Baldintza guzti hauek bete beharko dira tasak ordaintzetik salbuetsita egoteko:
- Oñatin erroldatua egotea. Gutxienez tasa sortarazten duen jarduera ematen den urtearen aurreko urteko urtarrilaren 1-etik.
- Langabezian egotea (agiri ofiziala).
- Langabezirako prestazio ekonomikorik ez izatea edo agortua izatea.