Energia bulegoa

Card image cap

Energia bulegoaren helburu nagusia da, herritarrei energia eta gas kontsumoaren inguruan dituzten zalantzak argitzea, merkatuan dauden aukerak azaltzea, eta orokorrean, energiari lotutako gaien inguruan aholkularitza zuzena ematea.

Zerbitzu honen helburuak hauek dira:

  • Elektrizitate eta gas fakturak ulertzen laguntzea, fakturen optimizazioa lortzeko.

  • Merkatu arautuan eta librean dauden aukerei buruzko informazioa ematea

  • Laguntza ekonomikoak lortzeko aukerak dauden aztertzea (bono soziala)

  • Datu historikotan oinarrituz, horniketa bakoitzari dagokion potentzia optimoa aztertzea.

  • Argindar kontsumoak eta kontratatutako potentziak kontsultatzeko plataformaren azalpena (DATADIS), herritarrek autonomia izan dezaten beren kabuz datuen jarraipena egin ahal izateko.