Emakumion Etxia

Card image cap
  • Astelehenetik ostiralera:
    Goizez (10:00-13:00)
    Arratsaldez (16:30-20:00)
    Ordutegi horretan etxeko langileak egongo dira bertan, arreta eta informazioa ematen.

    Ordu horietatik kanpora ere –eguerdiko orduetan edo asteburuetan– egongo da Etxia erabiltzeko aukera, bilera, ikastaro edo bestelako ekitaldiak burutu ahal izateko.

    UDAKO ORDUTEGIA:
    .- Uztailan goizeko ordutegia
    Goizez (10:00-13:00)
    .- Abuztuan ITXITA
    .- Irailaren 1etik 14ra arte goizeko ordutegia
    Goizez (10:00-13:00)

  • 943 780 699 / 688 785 247
  • emakumionetxia@onati.eus
  • Kale Zaharra 13
  • Instagram@emakumionetxia

Eraldaketa feministarako espazio bat da eta herritar guztiei zabalik dago.

Informazio orokorra

Etxeko harreran, informazioa eta orientazioa emango dizugu.

Zu edo zure inguruko norbait egoera zailean bazaudete, indarkeria matxista jasaten ari bazara edo zure egoera partekatzeko beharra baduzu, zatoz. Arreta espezializatua emango dizugu, eta eskura dituzun zerbitzuen inguruko informazioa emango dizugu.

Zatoz, zu entzuteko gaude.

Norentzat da etxia?

Herritar guztiei irekia dago. Errespetuzko espazioa da: eskuzabala eta atsegina.

Herriaren eraldaketa feministarako tokia izan nahi du. Emakumeek zuzendutako ekipamendu publikoa da Etxia. Lau printzipiotan oinarritzen da proiektua: feminista, intersekzionala, ahalduntzailea eta komunitarioa.

Zer eskaintzen du etxiak?

Etxian, pentsamendua, tresnak, kideak eta sareak topatuko dituzu.
→ Ikastaroak eta taldeak
→ Aholkularitza juridikoa
→ Aholkularitza psikologikoa

Izan parte!
Emakumion Etxiaren antolaketa eta gobernantza sistema partekatua, parte hartzailea eta horizontala da. Etxeko bizitzan, plangintzan eta erabakietan parte hartu dezakezu lantaldeetan sartuta.
Eman izena!

Harpidetu zaitez
Etxeko egitarauari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena!