Udaltzaingoa

Bulegoak

Lekua: Bidebarrieta kalea 1, A
Telefonoa: 943 08 10 00  | Zuzenekoa 092 (Oñatitik egindako deia, doakoa)
Faxa: 943 08 10 59
E-posta: udaltzaingoa@onati.eus

Udaltzainburua: Idoia Lazpita Bengoa.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 07:00 - 21:30
Larunbatetan: 07:30 - 21:30
Igande eta Jai egunetan: 09:30 - 21:30

Helburuak

Hamabi udaltzainek eta udaltzainburuak osatzen dute gaur egun Oñatiko Udaltzaingoa. Betetzen dituzten eginkizunak 1/2020, uztailaren 22ko Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen Testu Bateginaren 55. artikuluan eta gainerako ordenamendu juridikoak agindutakoak dira. Bost multzotan laburbil daitezke:

  • Herritarren segurtasuna.
  • Trafikoa eta aparkalekuak kudeatzea eta zaintzea.
  • Kudeaketa administratiboa
  • Herritarrentzako arreta eta zerbitzua.
  • Bide-segurtasuneko hezkuntza

Hurbiltasun ereduaren alde egiten du Oñatiko Udaltzaingoak, herritarrak agenteekin harreman zuzena izan dezaten. Lankidetza estuan aritzen da Udaleko sailekin: Hirigintza eta zerbitzuekin, konpontzeko bidean dauden gabeziak jakinaraziz; Kulturarekin, kultura-ekitaldiak eta jaiak egiteko segurtasuna bermatuz; Gizarte-zerbitzuekin pertsona kalteberak prebenitzeko eta babesteko lanetan, edo Bide Hezkuntza bezalako proiektuetan apustu handia eginez…