Enplegua, Merkataritza eta Garapen Ekonomikoa

Bulegoak

Lekua: Oñatiko Udala, Bidebarrieta kalea, 12. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 00 31 98
E-posta: enplegu@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Goizez 09:00etatik 14:00tara

Helburuak

Herriko garapen sozio-ekonomikoa indartzeko helburuz dihardugu, kalitatezko enpleguaren sorrera sustatuz, enpresak sortzen eta sendotzen lagunduz eta sektore ekonomiko lehiakortasuna zein jasangarritasuna hobetuz. Zerbitzu honen bidez informazioa, aholkularitza eta laguntzak eskaintzen ditugu herriko langabetuentzako, enpresa berriak sortzeko helburua duten pertsona ekintzaileentzako eta sektore ezberdinetako enpresentzako (bereziki 3. sektorearentzako, merkataritzarendako edo ostalaritzarendako, adibidez).

Ildo nagusiak

  • Enplegu sustapena
    • Lana aurkitzen laguntzeko informazio eta orientazio zerbitzua.
    • Lanerako prestakuntzarako.
    • Pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak.
    • Gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak

Dirulaguntzak