Euskara
Bulegoak
Lekua: Udaletxea. Foruen enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010 
E-postak: euskera@onati.eus
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Goizez 09:00etatik 14:00tara.
Helburua
Oñatin euskara normalizatzeko aurrerapausoak emateko lanean dihardu udaleko Euskara Zerbitzuak, bai Udalean bertan, bai gizarteko gainontzeko esparruetan.
Besteak beste:
- Udal administrazioan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko egitasmoa prestatzea eta kudeatzea.
 - Oñatin euskararen erabilera sustatzea, herriko elkarte, eskola eta entitateekin elkarlanean.
 - Oñatiko euskara aztertu eta normalizatzea.
 - Helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzea.
 - Hedabideetan euskararen erabilera sustatzea.
 - Oñatiko elkarteen eta, oro har, entitateen hizkuntza normalizazioa sustatzea.
 
Proiektu zehatzak:
- Ingo Xonau!
 - Berbalaguna
 - Txipistin
 - Euskaraldia
 - …
 
Dirulaguntzak
- Euskara ikasteko dirulaguntzak.
 - Errotuluak eta web-orriak euskaraz jartzeko dirulaguntzak.
 
Zerbitzuak
- Euskaltegia: Oñatiko helduak euskalduntzea eta alfabetatzea
 - Itzulpenak: Merkatariei itzulpen laburrak egin eta hizkuntza-aholkularitza eskaintzea