Funtzionamendua eta parte hartzea

Kontseiluaren ohiko jarduna LANTALDEan antolatzen da. Taldeak berak adosten du zein izango den bileren maiztasuna eta edukia.

Lantaldeen osaera honakoa izango da:

  • Gaiaren inguruan lan iraunkorra egiteko prest dauden emakumeek, norbanako gisa.
  • Berdintasun teknikaria, idazkari, bideratzaile eta dinamizatzaile gisa.
  • Partaidetza teknikaria, erraztaile gisa.
  • Beharren arabera, beste teknikari, politikari edo eragile batzuk gonbidatuko dira, edo beraiek eskatu ahal izango dute parte hartzea. 

ASANBLADA OROKORRA deituko da, gutxienez urtean behin, eta asanblada orokor horretan, lantaldeetako kideez gain, udaleko ordezkari politikoek ere hartuko dute parte:

  • Berdintasun departamenduko arduradun politikoak, lehendakari gisa
  • Udalean ordezkaritza duen alderdi politiko bakoitzeko ordezkari batek.

Asanblada orokorraren deialdia eta akta publikoak izango dira.

Izendatzeak:

Kontseilukideak alkate dekretuz izendatuko dira. Kontseilukide izateko eskaerak udaleko eskabide orokorreko agiria beteta aurkeztuko dira udal erregistroan, eta edozein momentutan egin daitezke izendapenak.