Audio artxiboa

  • Javier Bikuña hargiñarekin berbetan: Igeltsero moduan hasi zen lanean Javier Bikuña baina harriak asko erakartzen zuen eta hargintzari ekin zion Mikel Goiaingeruaren Parrokia zaharberritzeko lanak tarteko. Ofizioa lanean ikasi zuela esan digu baina aitajauna ere hargina zuela eta hari zor ei dio langintzan hastea.
  • Kirrineko denda, BIZITZA OSOAN gurekin: Kontxi eta Tere Urtazarekin berba egin dugu. Biek, urteak daramatzate "Kirrineko" dendan. Egun mertzeria eta lentzeria lokal dena, garai batean harategia ere izan zela kontatu digute. Bietan aritu behar izaten zuten baina txandaka, harategiko lana ez baitzitzien gehiegi gustatzen.
  • Jesus Irizar "Txutxin", bizitza osoa dantzan: 60. hamarkadaren erdialdera hasi zen Jesus Irizar "Txutxin" dantzan. Jendaurreko lehen agerraldia Lazkaon egin zuen. Hasieran, Oñatiko dantzak soilik egiten zituen arren, euskal folkloreari dagozkion beste batzuk ikasi zituen Eskoriatzan eta Eibarren, haurrei erakusteko asmoz. Eta horretan eman ditu azken 40-45 urteak.
  • Jazinto Lizarralde, bizitza osoan ibiltari: Apaiz izan nahi zuen Jazintok baina aitak artzain lanetan jarri zuen. Garai hartan menditik kalera begitatzen zuela aitortu digu. Gerora ordea, harategian lanean zebilela mendira begira bizi zen eta eguerdiak aprobetxatzen zituen Aizkorrira buelta egiteko. 6.000 aldiz edo, igo dela kalkulatzen du. Kilimanjaron eta Teiden egona da eta Conpostelako Santiago lau aldiz bisitatu du.
  • Antonio Bikuña "Txope" pintoria: 13 urte bete aurretik hasi zen "Txope" pintoria ofizioa ikasten. Pinturen tinteak hautsetan zetozela hasi zen lanean baina 52 urtetan oinarrizko material hori asko aldatu dela esan digu.
  • Nikolas Ugarterekin barbero eta pelukero lanetan emandako bizitza osoaz berbetan: 14 urte zituela hasi zen aitarekin barberian. Ordurako, zapatu goizetan, ospitaleko gizonei bizarra mozten laguntzen zion. "Corte a navaja" ikastera Tolosa eta Donostiara joan zen eta nobioek orrazkera egun osoan mantendu zezaten, saretxoa jarrita laka ugari nola botatzen zien gogoratu du. 54 urte langintzan askorako eman dute eta hainbat pasarte gurean azaldu ditu.
  • Margari Bastarrika bizitza osoa publikora begira lanean: Izarraitz taberna jarri aurretik, Txaketuanean lan egiteara etorri ziren Margari eta bere senarra, Xabier. Publikora begira lan egitea zer zen bazekien, urteak zeramatzan eta familiaren negozioan lanean eta urteak baita ere, gauez ogia egiten. Lanak ez du sekula izutu Margari.
  • Loli Ordokirekin berbetan: Musikara eta kantura zuzendu du bere bizitzaren zati handi bat. Abesbatzetan abeslari nahiz zuzendari gisa egin duen ibilbideaz, musika irakasle moduan emandako urteez eta miresten dituen abeslariez berba egin dugu.
  • Etxerik etxe ibiltzen ziren joskinen lana Murguzurko Juanaren hitzetan. 1994ko uztailaren 11an grabatutako elkarrizketa honetan, Murguzurko Juanak joskin lanetan 60 urte egin zituela kontatu zigun. Joskinak eta modistak ez dira gauza bera. Joskinak, etxerik etxe ibiltzen ziren izarak eta bestelakoak konpontzen edo ezkongaien arrioa prestatzen.
  • Ikazkinen lanbidea, Andres Urzelairen eskutik. 1994ko uztailean egindako elkarrizketa honetan Urzelaik, egur ikatza nola egiten zen azaldu zigun.
  • Alpargata-egilearen lana Angeles Olaldek azalduta. 1994ko uztailean grabatutako elkarrizketa honetan, alpargatak eskuz nola egin eta josten ziren azaldu zigun Angelesek. Hainbat abesti eta kontakizun ere eskaini zizkigun.
  • Karretero lanak Joxe "Askonitzak" azalduta. 1994ko ekaina amaieran egindako elkarrizketa honek LANBIDE ZAHARRAK sorta ireki zuen. Galtzear zegoen belaunaldi batek bere ogibideez berba egin zigun.
  • Jerardo Elortzaren argibideak gebaratarrei buruz (Oñatiko konteak). 2008ko azaroaren 19an emandako hitzalditik ateratako pasartea.
  • Jerardo Elortzaren argibideak Errodrigotxo Baltzategiko eta Juana Arriarani buruz.