Eskolako Bidea proiektu hezitzailea

Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak eta herriko ikastetxeek elkarlanean sortutako proiektua
Eskolako bidea jardunaldiak-kartela.jpg

Eskolako bidea jardunaldiak

Bagabiltz-Eskolako Bidea proiektua orain bost urte sortu genuen Udalaren Hezkuntza sailak eta Oñatiko ikastetxeek elkarlanean helburu honekin: Ikastetxerako joan etorrietan mugikortasun aktiboa, jasangarria eta segurua
sustatzea. Baina hori baino gehiago da Bagabiltz, elkarlana, partaidetza, hausnarketa eta eraldaketa prozesu bat ere bada.

Elkarlanean egindako bide honetan, proiektua aberasten jarraitzeko unea heldu da. Horregatik, orain arte egindako lanari balioa emateko eta beste hiri eta herrialdeetako esperientzia ere ezagutzeko antolatu dira jardunaldiak.

Goi mailako hizlariek gure proiektua hobetzen jarraitzeko gakoak emango dizkigute, garatu beharreko ikuspegiari dagokionez. Bestalde, Gipuzkoan eta Bartzelonako probintzian gauzatutako esperientzia eredugarriak modu arin eta didaktikoan aurkeztuko dizkigute bestetik. Azkenik, Bagabiltz taldeak azken bost urte hauetan egindako lana aurkeztuko dio Oñatiko herriari.

 Eskolako bidea jardunaldiak - Agenda

 

Mapa dena eskura

Zer da?

Helburua

  Gaur egun eskolarako joan-etorriak motordun ibilgailuetan egiteko ohiturak indarra du herrian eta joera hau aldatu nahi da herriko bide-segurtasuna hobetuz eta ikasleen autonomia indartuz, azken finean espazio publikoa pertsonentzat berreskuratuz.

Nola egingo da?

Oñati haurren begiekin

Mugikortasun aktiboa eta autonomoa

Eskolako bidea gai hartuta argazki lehiaketa eta erakusketa (2016ko martxoaren 14tik 18ra)