Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegiaren historia

  Oñatiko Udal Euskaltegia 1984ko irailean sortu zen eta 1988ko urtarrilaren 14ko Gobernu batzordeko bileran Bedita Larrakoetxea izena jartzea erabaki zen. 21 ikasturte Errekaldeko Herri Eskolan eman zituen, 2005eko irailean Bidebarrieta kaleko egoitza berrira aldatu zen arte; harrezkero bertan dago.

 

      

Euskaltegia-aurrealdea 2015ean               BeditaLarrakoetxea-Plaka 

        Sarrera nagusia                                                          Bedita Larrakoetxearen biografia

"Larrakoetxea Agirrezabala, Benito" Bidegileak bilduman

Karpeta-zenbakia: 66
Garaia: 1894-1990
Idazlea(k): Anduaga, Pablo
Zuzendaria: Elortza, Jerardo
Argitalpen-urtea: 2013
Gaia: Letrango ordenako fraidea, irakasle eta itzultzailea. Gerra zibila hasi zenetik 1972ra bitartean atzerrian bizi izandakoa, batez ere, Argentinan. Bere lan nagusia Shakespeareren teatro-lan guztien itzulpena izan zen, bizkaiera aski garbizalean. Euskara batua.

2008-2009 ikasturtean bere 25. urteurrena ospatu zuen. Ospakizunaren berri eman zuen Kontzejupetik aldizkariak gehigarri berezi bat argitaratuz.



Postala-25Urte

 

25. urteurrena ospatzeko antolatutako hitzaldien grabazioekin DVD bat atera zen. Bertan Jerardo Elortzaren "Oñatiar Ospetsuak Historian zehar" , Jose Antonio Azpiazuren "Oñari XVI. mendean" eta Pruden Gartzia eta Gidor Bilbaoren "Lazarraga: Nor zen eta zer idatzi zuen" hitzaldiak aurkitu daitezke.

 

DVD-25 urte