online tramitatu daitezkeenak

Zerbitzu telematiko hauek Gipuzkoako Udaletxeen zerbitzu digitalaren ataritik egin daitezke identifikazio-sistema bat erabiliaz (bakQ, Izenpek jaulkitako ziurtagiri digitaldun txartelak edo NAN elektronikoak edota atarirako emandako pasahitza erabiliaz).

Zer egin daiteke?

  1. Udaleko erroldan dituzun datuak kontsultatu dezakezu.
  2. Biztanlearen erroldako historiala kontsultatu dezakezu.
  3. Errolda ziurtagiria eskatu, Udaletako firma digitala duen eta PDF formatuan dagoen dokumentua lortuko duzu eta, beraz, baliotasun legala du.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio). E002 inprimakia
  • Bizikidetza ziurtagirirako eskaera. E060 inprimakia
  • Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: nortasun agiria.
  • Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: baimena ematen dion inprimakia, eredu normalizatuan, beraren Nortasun Agiria edo haren ordezko beste agiriren bat.
  • Helbide berean bizi direnen ziurtagiriak eta erregistro-orriak egiteko, haien guztien oniritzia aurkeztu beharko da. Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.