Arte udalekuetan izen-ematea

Formularioa bete aurretik, arretaz irakurri beheko testua:

  • Izen-ematea: MARTXOAREN 13tik (9:00) MARTXOAREN 24ra (19:00). Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko.
  • Puntu gorria duten eremuak derrigorrezkoak dira.
  • Garrantzitsua da helbide elektronikoa ondo jartzea; izan ere, formularioa bete ondoren, helbide horretan mezu bat jasoko duzu. Jasotzen ez baduzu, ez da ondo egin izen-ematea.
  • Atxikitako fitxategiek 2 Megabyte edo txikiagoak izan behar dute.
  • Firefox edo Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.
  • Baja eman arren ez da matrikularen dirua itzuliko.

  

Arte udalekuen beharrak eta ezaugarriak direla-eta, plazak mugatuak izango dira. Horregatik, seme-alabaren onarpenaren jakinarazpena jaso ostean egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena eta ordainketa egiteko argibideak martxoaren 27ko astean bidaliko dizkizuegu erregistratutako helbide elektronikora.

Izen-emate formularioa

 

Arte Udalekuei buruzko informazioa