- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/partaidetzazko-aurrekontuak
- Partaidetzazko Aurrekontuak: proposamenak lehenesteko saioak
- 2025-10-22T18:00:00+02:00
- 2025-10-22T18:00:00+02:00
- Partaidetzazko aurrekontuak prozesuaren baitan
Partaidetzazko Aurrekontuak: proposamenak lehenesteko saioak
- 2025-10-22T18:00:00+02:00 2025-10-22T18:00:00+02:00
- Kultur etxeko erakusketa gelan
- Webgunea ikusi
Herritarrek aukera izan dute irailean zehar nahi beste proposamen egiteko eta 402 proposamen jaso dira guztira, askotariko gaiei buruzkoak. Udalak proposamen guztiak irakurri dira banan banan eta errepikatutakoak bateratu (pertsona batek baino gehiagok eskera berdina egin duen kasuetan) edota antzekotasunen arabera multzokatu ditu. Ondoren proposamenen egokitasuna aztertzeko lehen galbahea ere egin du udalbatza osatzen dute bi alderdi politikoetako ordezkariek osatzen duten Mahai Politikoak, prozesuaren jarraipenerako organoak.
Aurrera egin duten proposamenek baina, garrantzitsua da lehentasunen arabera puntuatu eta ordenatzea, bozketa fasera igarotzen diren proposamenen zenbatekoa bideragarria izateko.
Horregatik, proposamenak jasotzeko epea itxita eta lehen egokitasun azterketa burututa, leheneste fasea irekiko da urrian. Herritarrek egindako proposamenak lehentasunen arabera antolatzeko bi tailer ireki antolatu dira:
- Urriaren 14an, 18:00etatik 20:00etara, Oñatiko Kultur Etxean (erakusketa gela).
- Urriaren 22an, 18:00etatik 20:00etara, Oñatiko Kultur Etxean (erakusketa gela).
Udalak bi saioetan parte hartzea gomendatzen du, baina ezin dutenentzat, hurrengo horrela banatuko dira gaiak saio bakoitzean:
- Gaiak 1. tailerrean: azpiegiturak (plaza, komunak, azoka, frontoia, iturriak…), hiri altzariak (bankuak, argiztapena, barandillak…), irisgarritasuna (espaloiak, zebra-bideak, oztopoak…)…
- Gaiak 2. tailerrean: kirola, aisialdia, gaztaroa, zahartzaroa, kultura (ondarea, aniztasuna, musika, aretoak…), mugikortasuna (aparkalekuak, errepideak, kaleak, oinezko guneak, bizikleta, ibilgailu elektriko…), landa-eremua, berdeguneak, ingurumena, energia berriztagarriak, animaliak…
