Uztailak 31, “San Inazio Eguna”

Ospakizuna

2024-07-31T11:30:00+02:00 2024-07-31T11:30:00+02:00 2024-07-31T11:30:00+02:00
  • 2024-07-31T11:30:00+02:00  2024-07-31T11:30:00+02:00 - 2024-07-31T13:00:00+02:00  2024-07-31T13:00:00+02:00
  • Urbia

Ospakizuna

Oñati-Arantzazu autobus zerbitzu berezia

Uztailak 31ean, “San Inazio Eguna” Urbian.

Euskal tradizioak eta natura bat egingo dute aurten ere Urbian!

11:30 Meza santua
13:00 Artzain txakur lehiaketa
Bertsolariak eta soinujoleak egunean zehar
Miren, Agur eta Oierrek animatuta erromeria Fondaren eskutik

Oñati-Arantzazu-Oñati autobus zerbitzua indartuko da, 2 autobus handi (55 plazakoak) izango dira.

Autobusek, Oñatin geldigune bakarra izango dute, Arantzazuko Ama kalean 18 zenbakian, eta egun osoan zehar gora eta behera ibiliko dira, lehenak 7:30ean Oñatitik eta azkena 19:00etan Arantzazutik Oñatira.

**Autobusek ez dute geldigunerik izango Arrikrutzeko/Jaturabeko aparkalekuan egun horretan.