- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/musika-bandaren-kontzertua
- “Emozioak Zimerrekin”
- 2026-04-19T13:00:00+02:00
- 2026-04-19T13:00:00+02:00
- Oñatiko Musika Bandaren denboraldiko bosgarren kontzertua
“Emozioak Zimerrekin”
- 2026-04-19T13:00:00+02:00 2026-04-19T13:00:00+02:00
- Zubikoa kiroldegia
“Emozioak Zimmerrekin” izenburupean, denboraldiko bosgarren kontzertua eskainiko du Oñatiko musika bandak apirilaren 19an (Zubikoa pilotalekuan, 13:00). Hans Zimmer (Frankfurt, 1957) konpositorearen musika izango da protagonista, musikagile alemaniarrak hainbat filmetarako sortutako musika zoragarriaz gozatzeko aukera izango baitugu.
Guztira 150 bat pelikulatako soinu banden egilea da Zimmer, –bi Oscar sari ere baditu,The Lion King eta Dune lanengatik–, eta haren musikak sortzen dituen emozio, indar eta epikotasuna oholtzara ekartzen saiatuko da musika banda, Aitor Bian Bidarteren zuzendaritzapean, publikoari zinema handiaren giroa zuzenean bizitzeko aukera emanez.
Egitaraua:
• Crimson tide (Marea roja) - Arr.: E. Rozendom
• Kung Fu Panda - Arr.: L. Hjortenhammar
• Time from Inception - Arr.: J. Kadlec
• At World's End - Arr. Rozendom
• Gladiator - Arr.: M. Legnaro
• The lion king - Arr.: H. Van der Heide
* Kontzertua dohainik da, baina sarrera eskuratu behar da Txokolateixan