"Menopausia bizigarria" tailerraren hasiera

2025-10-16T18:00:00+02:00 2025-10-16T18:00:00+02:00 2025-10-16T18:00:00+02:00
  • 2025-10-16T18:00:00+02:00  2025-10-16T18:00:00+02:00
  • San Juan kalen
Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Menopausia emakumeen bizitzako ziklo bat da, tabu eta estereotipoz josita dagoena. Ikuspegi feminista batetik, berriz, etapa hau ahalduntzerako aukera paregabea izan daiteke. Ikastaro honetan, osasunean funtsezkoak diren hiru alderdi landuko ditugu: elikadura, jarduera fisikoa eta plazera; gorputza, emozioak eta zentzumenak izango dira saioetako protagonista. Modu horretara, bizi etapa honen alde ezezagun bezain ederrak argitara ekarriko ditugu eta adinkeriari aurre egingo diogu.

  • Hizkuntza: Euskara
  • Irakasleak: Amaia Diaz de Monasterioguren, POZ eta Xirrika
  • Datak: Ostegunak. Urriaren 16tik abenduaren 4ra. Bi astean behin
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: San Juan kaleko lokala