- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/mendi-federatu-kanpaina
- Mendi federatu kanpaina
- 2025-11-18T19:00:00+01:00
- 2025-11-18T19:00:00+01:00
- Aloña Mendiko Mendi saila
Mendi federatu kanpaina
- 2025-11-18T19:00:00+01:00 2025-11-18T19:00:00+01:00
- Aloña Mendiko egoitzan
- alonamendi.mendi@gmail.com
Aloña Mendiko Mendi saila
Aloña Mendiko Mendi sailak abian jarri du datorren urtera begirako federatu kanpaina. Aloña Mendiko ordezkariak azaroko 3 egunetan egongo dira elkarteko bulegoetan alta, baja edota aldaketak modu presentzialean tramitatzeko. Bestalde, aldaketak korreo elektronikoz egiteko aukera ere egongo da, urtero bezala.
Aurrez-aurre:
Mendi saileko ordezkariak Aloña Mendi elkartearen bulegoan egongo dira azaroaren 12, 18 eta 19an, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, federatu txartelaren altak, bajak eta aldaketak izapidetzeko.
Korreo elektronikoz:
Federatu txartelean egin beharreko alta-baja edo aldaketak emailez ere egin ahal izango dira alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatziz, azaroaren 3tik 24ra.