- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/loti-ederrak
- Loti Ederrak
- 2024-01-21T17:00:00+01:00
- 2024-01-21T17:00:00+01:00
- GLU GLUren antzerkirako moldaketa
Loti Ederrak
Antzerkia
- 2024-01-21T17:00:00+01:00 2024-01-21T17:00:00+01:00
- Santa Ana antzokia
Antzerkia
Sarrerak: 4 euro.
Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
Antzezle-zerrenda: Andrea Covadonga Lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta De luis, Itxaso Quintana Torres
Ekoizpena: GLU GLU . Iraupena: 59′.
Adin gomendatua: 3-12 urte eta familia
Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu ditugu. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dugu: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede.
Antzezlana maitagarrien ipuin baten bertsioa da, haurrek bertsio izateari utz diezaioten, egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea.