Kultura eta Natura irteera: Chillida lantokia, Zeraingo Eliza eta Aizpeako meategiak

Irteera

2023-12-01T08:10:00+01:00 2023-12-01T08:10:00+01:00 2023-12-01T08:10:00+01:00

Irteera

Pake Leku Elkarteko Kultura eta Natura Sailak antolatuta

Kultura eta Natura irteera, Oñatiko bazkideei eskaintza zabaltzeko, eta bazkide ez direnei elkartera gerturatzeko asmotan antolatutako ekintza da.

Proposamena, abuztuan ez ezik, bi hilabetetik behin irteera bat egitea da, autobusean eta egun osorako. Goiza kultura arloko leku itxi baten igaroz, eta bazkaldu ondoren, arratsaldea naturaz gozatuz aire librean.

Kultura aldetik, Euskal Herriak dituen hamaika museo ederretatik bi hilabetetik behin bat bisitatzea aurreikusten da, ahal dela bisita gidatuak eginaz.

Naturari dagokionez, geologian, botanikan, arkitekturan, artean, edota historian adierazgarriak diren lekuak bisitatzea da helburua.

- Irteera: Autobusa San Lorentzotik 8:10ean eta Postetxe ondotik 8:20ean.
- Izena ematearen ordena errespetatuko da autobusa bete arte.
- Bazkaria, bakoitzak berea ordainduko du.