“Donostia 2016-Bidea" egitasmoan izen-ematea
- 16. etapa, Legazpi-Arantzazu, uztailak 10
Bidea egiteko 3 autobus antolatu dira, 2 autobus Donostitik irtengo dira eta 3. autobusa Oñatitik-Legazpira joango da Oñatin goizeko 8:30ean Postetxe aurrealdetik irtenda.
Izen- ematea internet bidez egin behar da baina aukerarik ez duena Turismo Bulegora hurbilduta egin dezake (Izen abizenak eta NAN zenbakia eman behar dira eta 7 € ordaindu)
Ibilbidearen ekintza kulturalak (herritar guztiei irekita):
- 09:00 – 09:30 | Burdinolaren bisita
- 11:15 – 11:30 | Jarondoko bordei buruzko azalpena
- 12:00 – 12:15 | Kataberako meategiei buruzko azalpena
- 12:30 – 12:45 | Paisaiaren interpretazioa eta «Ama Birjinaren aulkia»
- 14:00 – 14:20 | Ongi etorria kanpai-hotsekin eta Gomiztegiko gaztaren dastaketarekin
- 15:30 – 16:45 | Arantzazuko basilikaren bisita eta azalpena–
- 17:00 – 18:15 | Ruper Ordorikaren kontzertua– Gandiaga gunea
Izena emateko muga-eguna: uztailak 8, 20:00
- 17. etapa, Arantzazu-Otzaurte, uztailak 17
Bidea egiteko 3 autobus antolatu dira, 2 autobus Donostitik irtengo dira eta 3. autobusa Oñatitik-Arantzazura joango da Oñatin goizeko 9:00etan Postetxe aurrealdetik irtenda.
Izen- ematea internet bidez egin behar da baina aukerarik ez duena Turismo Bulegora hurbilduta egin dezake (Izen abizenak eta NAN zenbakia eman behar dira eta 7 € ordaindu)
Ibilbidearen ekintza kulturalak (herritar guztiei irekita):
- 09:30 - 10:00 | Meteorologia eta artzaintzari buruzko hitzaldia – Arantzazuko santutegia
- 12:00 – 12:45 | Artzaintzako eta gaztagintzako erakustaldia – “Ttontor” saroia
- 14:15 – 14:45 | Erdi Aroko antzezpena – San Adriango pasabidea
- 17:00 – 17:30 | Orkatz abesbatzaren Kontzertua – Otzaurteko benta
Izena emateko azken eguna: Uztailaren 15a, 20:00)