“Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia” kontzertua

Musika

2022-08-25T19:00:00+02:00 2022-08-25T19:00:00+02:00 2022-08-25T19:00:00+02:00
  • 2022-08-25T19:00:00+02:00 2022-08-25T19:00:00+02:00
  • Arantzazuko santutegia
  • Webgunea ikusi

Musika

Musika Hamabostaldiaren baitan

Pablo Sorozabal konpositore donostiarra izan zen, zalantzarik gabe, XX. mendeko musika sinfonikoko eta lirikoko konpositorerik nabarmenenetako bat. Espainiar genero lirikoari ekarpen erabakigarria egin zion, batez ere zarzuelaren esparruan. Bere jaiotzaren 125. urteurrena betetzen den honetan Ganbara eta Easo abesbatzek bere errepertoriorik euskaldunena miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa batekin.

Interpreteak

Easo Abesbatza Mistoa (Gorka Miranda, zuzendaria)

Oñatiko Ganbara Abesbatza (Aitor Biain, zuzendaria)

María Jaunarena, Lorea López, sopranoak
Luken Munguira, tenorra
Eider Pérez, narratzailea
Iñaki Salvador, David de Oliveira, pianoak
Zerizan Txistu taldea
Axular Gero Dantza Taldea
DAB konpainia

 

Kontzerturako sarrerak eskuragai daude jada musika hamabostaldiaren webgunean.