"Gure bidea, XXV. urtetan" Oñatiko Ganbara Abesbatzaren erakusketa

Erakusketa

"Gure bidea, XXV. urtetan" Oñatiko Ganbara Abesbatzaren erakusketa
2018-11-18T18:00:00+01:00 2018-11-18T18:00:00+01:00 2018-11-18T18:00:00+01:00
  • 2018-11-18T18:00:00+01:00 2018-11-18T18:00:00+01:00 - 2018-11-18T20:00:00+01:00 2018-11-18T20:00:00+01:00
  • Kultur etxeko erakusketa-gelan

Erakusketa

Azaroaren 18ra arte

25 urte hauetan OGAk parte hartu duen lehiaketetako argazkiak, kartelak eta sariak ikusgai jarriko dira. Baita urte hauetan argitaratutako lanak eta erabilitako jantziak ere.

Kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:00-20:00
Azaroaren 18ra arte

"1994. Urtean dozena bat gaztek abian jarritako proiektu humil baina ambizio handikoa dugu; Poxpolin abesbatza, hasiera batetan eta gaur egun Oñatiko Ganbara Abesbatza izena hartu duena; gezurra badirudi ere, dagoeneko 25 urte bete ditu taldeak. Urte hauetan aldaketa asko izan ditu: zuzendaritza aldaketak, abeslari aldaketak, baina beti, kalitatezko musika egiten saiatzen. Oñatiko herriaren izena eta euskal musika munduko txoko askotara eraman dute: Espainiako herri eta hiri askotan izan dira, eta bidaia internazional guztietan (Hungria, Frantzia, Austria, Italia, Eslovenia...), DENETAN erakutsi dute humitasunez, herri txiki batetako abesbatza honek nolako potentziala duen. Ibilbide honetan, anekdota asko, kontzertu asko, saria ugari, esperientzia ikaragarriak  bizi izan dituzte, eta hauek guztiak jasotzen saiatu dira erakusketan honetan: GANBARAREN 25 URTETAKO BIDEA.

Erakusketa honetan OGAk irabazitako sari guztiak egongo dira ikusgai. Baita mende laurden honetan erabilitako jantzi ofizialak ere. Eta noski, hogeita bost urtetan jasotako  irudi, soinu, bideo eta abarrez osatutako audio bisualak ere. Soinuz, irudiz eta sariz osatutako 25 urteko ibilbidea."