Goazen 9.0 kontzertuak

Musika

2022-12-17T17:00:00+01:00 2022-12-17T17:00:00+01:00 2022-12-17T17:00:00+01:00
  • 2022-12-17T17:00:00+01:00 2022-12-17T17:00:00+01:00 - 2022-12-17T19:00:00+01:00 2022-12-17T19:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokia

Musika

Haur eta Gazteria Sailak antolatuta

Sarrera 8€

 Abenduaren 17an bueltan izango da GOAZEN! ikuskizuna Oñatin. Bi saio eskainiko dituzte 9.0 KONTZERTUAK biraren baitan, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan, biak ere Santa Ana Antzokian.

Sarrerak (8€ + gastuak) abenduaren 3an (larunbata), 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean. Bietan egongo direla bermatuko da. Eta ADI, emanaldia HAUR ETA GAZTEENTZAT da, horregatik, SOILIK 6-18 URTE bitartekoak sartu ahalko dira antzokian.

 

GOAZEN 9.0

Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere protagonista. Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du… Nola moldatuko dira berriak jada “beteranoak” diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika!