- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/ganbara-kantu-eskolaren-kontzertua
- Udan Ganbara Kantu Eskola kantari
- 2026-06-14T19:30:00+02:00
- 2026-06-14T19:30:00+02:00
- Ganbara kantu eskolaren kontzertua Ganbara faktoriaren eskutik
Udan Ganbara Kantu Eskola kantari
- 2026-06-14T19:30:00+02:00 2026-06-14T19:30:00+02:00
- Santa Ana antzokian
Ganbara Kantu Eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du.
“Udan Kantari” izeneko ekitaldi honetan, Ganbarako talde desberdinek hartuko dute parte: Ganbara Txiki Abesbatza, Hasiberriak eta Ikastetxeak Kantari egitasmoko taldeek, besteak beste Urgain Herri Eskola eta Txantxiku Ikastola.
Kontzertuko zuzendaritza Aitor Bian-Bidarte eta Nerea Parra-ren esku egongo da, eta pianoan Iñaki Gezala arituko da laguntzaile.
Programan askotariko musika entzuteko aukera izango da, nahiz eta euskal musikak protagonismo berezia izango duen. Besteak beste, Sumendiak abestia, En Tol Sarmiento taldearena; Eguzkilore, Zetak-ena; eta Viejo Refranero, Idoia-rena izango dira entzungai. Talde bakoitzak bere emanaldia egingo du, eta amaieran guztiek batera bi kanta interpretatuko dituzte: Zulu Canon eta Pizza Hut.
Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira Txokolateixan eta Oñatiko Udala webgunean.