- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/euskararen-nazioarteko-eguna.-abenduak-3
- Euskararen Nazioarteko Eguna: Txokolatea eta Euskal kantak
- 2022-12-02T18:00:00+01:00
- 2022-12-02T19:00:00+01:00
Euskararen Nazioarteko Eguna: Txokolatea eta Euskal kantak
Ospakizuna
- 2022-12-02T18:00:00+01:00 2022-12-02T18:00:00+01:00 - 2022-12-02T19:00:00+01:00 2022-12-02T19:00:00+01:00
Ospakizuna
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ekitaldiz beteta datorkigu. Egitaraua Udalaren Euskara-Hezkuntza sailak, Oñatiko Ikastetxeek eta bertako Guraso Elkarteek adostu dute.
Hona hemen antolatutako ekitaldien berri zehatza:
- Abenduaren 1ean, osteguna,
Tartean teatro taldearen Alderray antzezlana ikusteko aukera izango da Santa Ana antzokian.
- Abenduak 2, ostirala,
18:00etan Euskal kantu saioa eta Txokolate jana
Euskal kantuak udaletxeko kontzejupean.
Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan.
Ikasleek bizkotxoak salduko dituzte 1€ko prezioan.
Euskararen Egunean gertatzen den guztiaren berri ikastetxeetako ikaslez osatutako kazetari taldeak emango du Oñati irratian.
Oñatiar guztiak daude gonbidatuta Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzera.