“Oñati-Arrola-Arranoaitz-Oñati” mendi irteera

2019-09-15T08:30:00+02:00 2019-09-15T08:30:00+02:00 2019-09-15T08:30:00+02:00
  • 2019-09-15T08:30:00+02:00 2019-09-15T08:30:00+02:00
  • Arantzazuko Parketxean
  • 943 782 894
Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko mendi irteerak .

Udako oporraldiaren ostean eta 2019ko mendi-irteeren programarekin jarraituz, irailaren 15ean, igandearekin, mendizaleak Arrola eta Arranoaitzeraino gerturatuko dira. Tontor hauek Oñati, Legazpi eta Antzuola herrien artean kokatzen dira, bi bailaretako ikuspegi zoragarriak lortuz. Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik aurten antolatutako laugarrena izango da, urteko azken aurrena hain zuzen.

Mendizaleak goizeko 8:30ean elkartuko dira Oñatiko Unibertsitate zaharraren aurrean eta bertatik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da (guztira 15 km inguru eginez eta 700 m-ko desnibelarekin) publiko orokorrari zuzendua eta 5-6 orduko iraupena izango duena.

Ibilbide honetan iturririk ez dagoenez, antolatzaileen gomendioa txango osorako ura eramatea da, baita oinetako eta arropa egokiak eta gailurrerako hamaiketakoa ere.

Prezioa: 3€. Aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiagorako: 943782894 / 699335183

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net